Pilota goxoarekin, Ania Oronoz eta Marie Goienetxeren ahaleginak eta indarrak txapelak Sarara eraman ditu, finalean Etxaniz eta Aramendi bezalako bi espezialista gaindituz. Jaialdiko lehen finala gogorra izan da, piloteatua, ordubete baino gehiago iraun du eta markagailuan gorabeherak etengabeak izan dira hamarna berdindu duten arte. Une horretatik aitzinera, Sarako bikoteak ihes egin du markagailuan, garaipena nagusitasunez eskuratzeko (12-18).
Gazteen pilota mistoan, Gordon-Betegi lehiakor atera dira hasieratik, eta garaipen sendoa lortu dute (22-14). Biliyak errioxarrak txapelketa bikaina jokatu du, baina finalean ez da ezkerrarekin fin ibili, pilota dezente huts egin ditu eta hortik egin die ihes partidaren zati handi batek Gisasola-Bilyaki.
Eta lehen mailako pilota mistoan, Etxegarai eta Zabala Beitia eta Bergara baino askoz gehiago izan dira, txapel preziatuak (11-22) bururatzeko. Txapeldunek erakutsitako fidagarritasunaren aurrean, Beitiak nahiko partida diskretua egin du, eta Bergarak ez du bere egunik onena izan eta erraztasun dezente eman ditu.
Elite malako finala datorren igandean Zarautzen
Atzoko hiru finalen ondotik, aurtengo binakako Laboral Kutxa Masterrari bere egunik garrantzitsuena baino ez zaio gelditzen, datorren igandean Zarauzko Aritzbatalde pilotalekuan jokatuko den elite mailako finalarena. Final hau martxoaren 22an, asteazken arratsaldean aurkeztuko dute Zarauzko malekoian.