Bertzelako Turismoa bira Baztan-Bidasoko helmuga jasangarrietara egindako bisitarekin bukatu da

Ttipi-Ttapa 2023ko mar. 14a, 11:00

Irujo kontseilaria Baztan-Bidasoko zenbait enpresa turistikoetako ordezkariekin Bertizen: Arantza Hotela, Irrisarri Land, Elgorriagako bainuetxea, BKZ, Urdazubiko lezeak, OIT Bertiz, Santxotena eta Cederna-Garalur elkartea.

Topaketetan, Bide Berdeko (Bidasoko trenbide zaharra) bizikleta bidezko mugikortasun jasangarria nabarmendu du Irujo kontseilariak

Mikel Irujo Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomikoko eta Enpresarialeko kontseilariak Bertzelako Turismoa bira bukatu du Baztan-Bidasoa eta Erriberagoitiko helmuga jasangarrietara egindako bisitarekin. Baztan-Bidasoko Jasangarritasun Turistikoko Lurralde Plana 2023-2025 aldian kokatzen da, eta 4.740.000 euroko aurrekontua du.

Baztan-Bidasorako etapan, kontseilariak mugikortasun iraunkorra baloratu du lurraldearen ardatz egituratzaile nagusi gisa, eta Bidasoko trenbide zaharraren trazadura berreskuratu du, 15,3 km inguruko luzera duena, Donezteben, Bertizaranan eta Baztanen barna. Gainera, Jasangarritasun Turistikoko Lurralde Planak bertze jarduera-ildo osagarri batzuk ere jasotzen ditu, hala nola turismoaren kudeaketa hobetzeko teknologia berriak ezartzea, marketin digitaleko plana garatzea eta produktu turistikoa digitalizatzea, eta Baztan-Bidasoa eskaintza turistiko berria sortzea.

Bertizko Jaurerriko Natur Parkean egin zuten topaketa astelehenean, eta Baztan-Bidasorako Jasangarritasun Turistikoko Plana aurkeztu dute eskualdeko enpresa eta erakunde turistikoen aitzinean: Arantza Hotela, Elgorriagako Bainuetxea, Baztan Abentura Park, Urdazubiko lezeak, Gainkoborda Apartamendua, Irrisarri Land parkea, OIT Bertiz eta Santxotena parke museoa. Une oro, bai kontseilaria bai Turismo Zuzendaritza Nagusiko taldea Cederna Garalur toki entitate kudeatzailearekin egon ziren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun