Asteburu euritsuarekin hainbat korrikalari bildu dira Senpereko Trail lasterketetan

Ttipi-Ttapa 2023ko mar. 14a, 08:00

Asteburu euritsua izan da, baina halere SPUC Lasterka elkarteak antolatutako lasterkaldiak iragan dira Senperen.

21 kilometroko Senpereko Trail proban helmugaratzem lehena Yves Heloury izan zen (1:40) bigarren Jerome Camacho (1:42) eta hirugarren Guillaume Levoy (1:48). Lehen emaztea Sarah Dinclaux izan zen (2:04), Pantxika Ouret (2:15) bigarren eta Maud Combarieu hirugarren (2:16).

82 kilometroko Tontorrez-Tontor lasterketan, Maxime Castillon izan da garaile (9:38), bigarren Ander  Erice Tornaria (10:08), eta hirugarren Sylvain Mendez (10:10). Lehen emaztea Nadege Poulain izan zen (12:39), bigarren Kattin Iriberri (12:51) eta hirugarren Severine Duhalde (13:18).

42 kilometroko Gotorlekuen Itzulian, lehena Goar Lopetegi Nieto (4:09), bigarren Jonathan Jules (4:17) eta hirugarren Quentin Camou-Juncas (4:18). Lehen emaztea Anne Bidalun izan zen (5:20), Emilie Laboyrie bigarren (5:30) eta Fani Irubetagoiena hirugarren (5:32).

Hamar kilometroko Ibarrun Trailen, gizonezkoetan Valentin Lamolere izan zen garaile, Chris Mate eta Hugues Lacroixen aitzinetik eta emakumezkoetan, Raphaële Souavin irabazle, Laurie Mariani eta Nina Irigoienen aitzinetik.

Haurrek ere parte hartu zuten bi mailetan. Haatik oinezkoen ibilaldiak ezeztatuak izan ziren aro txarrarengatik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun