Otsailaren 25ean malobra polita egin zuten Zugarramurdiko Elizargietan eta elizako dorrean. Joan den urtean lan handia egina zen, aspaldiko partez egin beharrekoa, eta ondorioz aurtengoa errazagoa izan da. Jendea eta denbora nahiko bazenez, horretaz gain, Eskoletxeko eta Apezaren etxeko baratzetako sasiak garbitzeko ere baliatu zuten goiza.
Elizargietan lur azpian gorderik gelditua zen hilobi bat ere agerian utzi zuten, Malastakoa aldi honetan, 1784. urtekoa. Iaz Goiburukoa eta Narkonekoa atera zituzten.
Lana egin ondotik, noski, elkarrekin gosaldu zuten lanean aritu zirenek.