M8 Emakumearen Nazioarteko Eguna 2023

«Arrazoiak soberan» dituztela iritzita karrikara atera dira emakumearen egunean Urdazubin

Ttipi-Ttapa 2023ko mar. 9a, 08:30
Aline Oronozek utzitako argazkia.

Urdazubiko Ugarana Emakume Elkarteak deituta, elkarretaratzea egin zuten atzo arratsaldean herriko etxearen aitzinean. Bandera moreak eskuetan, Arrazoiak soberan ditugulako zioen pankartaren gibelean hainbat herritar bildu ziren. Urdazubiko eta Zugarramurdiko jubilotekakoek ere martxoaren 8aren seinalea egin zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun