Albosax musika taldeak kontzertua emanen du martxoaren 4an, larunbatean 21:00etan hasita Senpereko Larrekon. Gaitzeko kontzertua izanen da: Lau albokari, lau saxofoi jotzaile eta erritmo sekzio baten ez ezohiko ezkontza bat da. Musikari ongi ezagunak dira Euskal musika mailan, bereziki Mixel Ducau ekimen honen sortzailea. Erreserbak 20 eurotan Euskal Herriko turismo bulegoetan, lekuan bertan ere. Hiru orduko musika emanaldiaz gozatzeko parada izanen dute entzuleek.