Herri Urratsen aldeko bertso saioa eginen dute igandean Senperen

Ttipi-Ttapa 2023ko mar. 1a, 11:00
Bertsolari Txapelketa Nagusiko zortzi finalistak ariko dira kantuan Senperen.

Martxoaren 5ean, igandean, Senpereko Larreko gelan azken Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalisten bertso saioa eginen dute Herri Urratsen alde. 

Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Aitor Mendiluze, Sustrai Colina, Alaia Martin, Beñat Gaztelumendi, Nerea Ibarzabal eta Joanes Illarregi ariko dira bertsotan, eta Xalbat Altzugarai gaiak ematen. 

Saiorako sarrerak 12 euro balio du, eta 12 urtez beheitikoentzako 6 euro. Sartzeak Baionako Elkar dendan,  Sarako Pleka trinketean, Gaintxiki trinketean eta esteka honetan erosi daitezke. 

 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun