Sarako erretretatuek Tripotx bazkaria egin zuten larunbatean

Ttipi-Ttapa 2023ko ots. 28a, 17:00

Otsailaren 25ean, larunbat eguerdian, Sarako erretretatuek tripotx bazkaria izan dute, Haragitegiko Tristan eta Mariane Sagek ederki prestatua eta herriko kontseiluko hamar hautetsik bero bero zerbitzatua. Bazkaria ongi pasatu da, euskaldun kanta batzuk emanez. Battite Laborde auzapezak ongi etorria eman die denei eta Beti Gazteko lehendakariak, bere taldearen partez, eskerrak eman dizkie hautetsi guziei eta orai bezala segitzea galdetu du. Sukaldariak ere eskertu dituzte eta arratsaldeko bortzak inguruan, estomaka ongi betea zutela, denak etxe aldera joan dira, heldu den urtean bertze horrelako bat egiteko esperantzan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun