Besteen Kalea euskarazko antzerki ikuskizuna izanen dute otsailaren 28an, asteartean 19:30ean hasita Senpereko Larreko kultur gunean. Hiru ipuinetatik abiatuta egina dute ordubeteko iraupena duen ikuskizuna. Zuzeneko musika, kantua eta magia eskaintzen dute, zenbait gairen inguruan: bazterkeria, itxaropena, giza topaketa… Sartzearen prezioa 10 eurokoa da; prezio murriztua 6 euro, Euskal Herriko Turismo bulegoetan eta tokian bertan.