Larrungo Santa Izpiritu parropiako afariak 115 lagun bildu ditu

Ttipi-Ttapa 2023ko ots. 22a, 12:00

Larrungo Santa Izpiritu parropian Azkaine, Senpere eta Sara, hiru herri horiek barne dira, Cachenaut apeza Azkainen eta Elizagarai erretorea Senperen, bi apez horiek egiten dituzte hiru herrietako misione guziak, baina ez dira bakarrik, herri bakoitzean borondatezko jende ainitz baitituzte, eta beharrik bertzenaz, ez baitzituzten egiten ahalko bakarrik misione guziak.

Jende horri eskerrak emateko, otsailaren 17an, ortziralez, arratseko zazpietan, Sarako Lur Berri gelan mahai eder bat (jateko eta edateko) eskaini die denei parropiak. 115 bat lagun bildu ziren. Elizagarai erretorak denei eskerrak eman zizkien, «beharrik hor zareten gu laguntzeko eta biba zuek». Dena izugarrizko umore onean bukatu da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun