Herriko hauteskundeen lehen itzulia izanen dute igandeean Senperen

Ttipi-Ttapa 2023ko ots. 17a, 14:00

2020ko herriko bozetan musukoarekin Senperen. Hiru urte baino lehenago hartu beharko dute berriz ere hautetsontzietarako bidea.

Hiru lista izanen dira lehian eta, beharrezkoa balitz, bigarren itzulia otsailaren 26an eginen litzateke

Agintaldi honetan izandako arazoen ondorioz, uste baino lehenago izanen dute hautetsontziekin hitzordua Senperen. Herriko bozak izanen dituzte igandean: lehen itzulia otsailaren 19an izanen da eta, beharrezkoa baldin bada, bigarrena otsailaren 26an. Hiru lista izanen dira lehian, Ensemble pour St Pee, gaur egungo auzapeza Dominique Idiart buru duena; Agir pour St Pee (Bernard Elhorga buru duena) eta Hats Berri. Azken honetan aurki daitezke Idiarten ekipotik dimititu duten hautetsi batzuk eta Christophe Jauregi da zerrendaburu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun