'Maddiren trajeria' pastorala Bergaran emanen dute

Ttipi-Ttapa 2023ko ots. 10a, 13:00

Joan den udazkenean eskaini zuten Maddiren trajeria pastorala Zugarramurdin eta Saran, eta orain, udaberrian, berriz ere eskaintzeko aukera izan dute. Aldi honetan, Xaretatik urrunxko den herri batean izanen da emanaldia, Bergaran (Gipuzkoa). Hango udalak eskaturik, pilotalekuan eskainiko dute ikuskizuna martxoaren 25ean. 

Beraz, lau hilabeteren ondotik, hortxe hasi dira berriz ere arizaleak igandero mustraketan bertsetak, kantak, batailak, eta dantzak freskatzen. 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun