Montes Solidarios elkarteak Urdazubiko lezea bisitatu du

Ttipi-Ttapa 2023ko ots. 7a, 14:00
Montes Solidarios elkarteko kideak igandean Urdazubin, Ikaburuko lezea Joƫlette aulkiarekin eta norabide-barrarekin bisitatu baino lehen.

Aniztasun funtzionala duten bi pertsonak Ikaburuan izan dira, Joëlette aulkia eta norabide-barra erabiliz

Montes Solidarios Elkarteak Urdazubiko Ikaburuko lezea bisitatu zuen otsailaren 5ean. Montes Solidarios irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatu bat da, aniztasun funtzionala duten pertsonei zuzendutako mendi-jarduerak sustazera eta antolatzera bideratuta. Aniztasun funtzionala duten bi pertsonek Ikaburuko lezea bisitatzeko aukera izan zuten Joëlette aulkia eta norabide-barra erabiliz.

Joëlette aulkia gurpil bakarreko lur orotako aulkia da, mugikortasun urriko edonori naturan ibilaldiak egiteko aukera ematen diona. Ohiko gurpil-aulkientzat eskuraezinak diren tokietara sartzeko diseinatuta  dago.

Norabide-barra, berriz, atletismoko pertika edo pista-zutoin baten antzekoa da, mugikortasuna ahalbidetzen duena. Ezinbertzekoa da ikusgarritasun murriztua edo itsua diren pertsonentzat. Hiru pertsona atxikitzen zaizkio: gidari nagusia, istripu orografikoak deskribatzen dituena eta gainerako taldekideei beharrezko informazio guztia eskaintzen diena; itsuak edo ikusmen gutxiko pertsonak, zorroztasunez jarraitzen ditu zantzu guztiak, ez hitzezkoak bakarrik, baita barraren mugimendua ere, lurrean dauden oztopoak gainditzeko; eta pertikaren gibeleko aldean, bertze gidari bat, ikusmena edo ikusmen-urritasuna izan dezakeena eta itsua, barra mugituz, gidatzen duena.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun