Jendetza handia bildu da Saran ‘Goazen 9.0’ kontzertuetan

Ttipi-Ttapa 2023ko ots. 7a, 17:00

Joan den larunbatean Sarako kiroldegian jendetza handia bildu zen, Euskal Telebistan hain ezagun egin den Goazen taldea ikusteko, Goazen 9.0 ikuskizunarekin. Erran behar da talde horretan Joanes Etxebeste saratarrak parte hartzen duela. Olhain Ikastolak antolatutako kontzertuetarako sartze guztiak agorturik, bi emanaldi egin zituzten, larunbatean 16:00etan eta 18:00etan. Erakustaldi ederra egin zuten, eta ttiki nahiz haundiak izigarri kontent ziren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun