Proust eta bertze egileen testuak antzeztuko dituzte otsailaren 7an Senperen

Ttipi-Ttapa 2023ko ots. 5a, 08:00

Jacques Mougenot antzezle ezagunak emanen ditu Proust eta bertze zenbait egileren testuak Larrekon.

Jacques Mougenot antzezle ezagunaren eskutik asteartean 19:30ean Larrekon

Jacques Mougenot antzezle ezagunak Proust eta bertze egileen (Costeau, Morand eta Stefan Zweig) testuak kontatu eta antzeztuko ditu, Hervé Traduder-en musikaren laguntzaz, otsailaren 7an, asteartean 19:30ean Senpereko Larreko kultur gunean. Sartzea 15 euro gostako da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun