635 langabetu zeuden ilbeltz hondarrean Doneztebeko enplegu bulegoan izena emanak

Ttipi-Ttapa 2023ko ots. 3a, 12:00

Abenduan baino zazpi gehiago dira

2022 urte bukaeran baino zazpi langabetu gehiago zeuden apuntatuak Doneztebeko Enplegu Bulegoan  ilbeltz hondarrean. Zehazki, 635 dira izena emandakoak. Halere, azken hemezortzi urtetan ilbeltzeko langabetu kopururik ttikiena da. Industria arloan izan da igoerarik handiena, abenduan baino zortzi langabetu gehiago baitzeuden ilbeltz hondarrean (116). Abenduan baino sei langabetu guttiago badira ere, zerbitzuen arloak segitzen du langabetu gehien izaten (449). Eraikuntza arloan ere langabetu bat guttiago zegoen (23). Bertze arloetan, aldiz, langabeziak zertxobait goitu egin du urteko lehen hilabetean. Nekazaritza-abeltzaintza arloan hiru langabetu gehiago zeuden (20), eta aitzinetik lanik egin gabekoen artean ere hiru langabetu gehiago (27). Ondoko koadroan herriz herriko datuak eta urtez urteko konparazioa ikus dezakezue.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun