‘Bellini edo gaueko ahotsa’ emanaldia eskainiko dute otsailaren 5ean Senpereko elizan

Ttipi-Ttapa 2023ko ots. 3a, 14:00
Marie Perbost sopranoa eta Florent Albrecht pianista izanen dira igande arratsaldean Senpereko Saint Pierre elizan.

Igandean 17:00etan hasiko da Marie Perbost sopranoaren eta Florent Albrecht pianistaren emanaldia

Marie Perbost sopranoak eta Florent Albrecht pianistak Bellini ou la voix de la nuit (Bellini edo gaueko ahotsa) kontzertua emanen dute otsailaren 5ean, igandean 17:00etan Saint Pierre elizan. Senpereko Kultura eta Ondarea elkarteak antolatutako emanaldira sartzea 20 euro kostako da (18 urtez beheitikoek bortz euro).

Vincenzo Bellini musika konposatzailea 34 urte bertzerik ez zituela hil zen, baina ondare aberatsa utzi zuen. Bere lanetako batzuk plazaratuko dituzte Perbostek eta Albrechtek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun