Sarako erretretatuen bazkaria eginen dute otsailaren 25ean

Ttipi-Ttapa 2023ko ots. 1a, 08:00
Sarako erretretatuen bazkaria Lur Berri gelan izanen da otsailaren 25ean.

Urtero bezala, Sarako herriko kontseiluak bazkaria eskaintzen du erretretan diren guzientzat otsailaren 25ean, hilabeteko azken larunbatean 12:30ean Lurberri gelan. Herriko Etxean eman behar da izena, otsailaren 10a arte. Autorik gabe direnendako, Herriko Etxeak bilketa bat proposatu du. Izena ematean abisatu behar da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun