Fabrice Iparagirre da Sarako lezeetako zuzendari berria

Ttipi-Ttapa 2023ko urt. 30a, 15:00
20 urtez Sarako lezeetako zuzendari izan den François Pouyet, Battite Laborde auzapezaren eta Fabrice Iparagirre zuzendari berriaren artean.

Joan den ortziralean egin ziren Sarako agiantzen ondotik, Battitte Laborde auzapezak jakinarazi zuen François Pouyet lezeetako zuzendariak uzten duela bere kargua. Hogei urtez izan da lezeetako animatzailea eta anitz gauza berritu ditu, lezeak begi batez hobekiago ikusteko. Pouyet berak ere erran du hogei urte horiek ez dituela ikusi pasatzen, bere lagunak eskertu ditu, zeren horiek gabe ez baitzuen eginen egin duena, eta kontent da gustukoa duen lan berrian. Denak eskertu ditu eta suerte ona desiratu dio Fabrice Iparagirre zuzendari berriari.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun