Sasoineko lanpostuak betetzeko deialdia egin du Sarako herriko etxeak

Ttipi-Ttapa 2023ko urt. 26a, 14:00
Sarako lezeetan udan lan egitea da ikasleek daukaten aukeretako bat.

Hamazazpi urtetik goitiko estudianteek eman dezakete izena urtarrilaren 31 baino lehen

 

Urte guziz bezala Sarako Herriko etxeak hartuko ditu enplegatu batzuk sasoineko, igerilekuko, atelieretako, lezetako eta aisialdi zentroan, haurren atxikitzeko. Horretarako behar da izan estudiantea eta 17 urte eginak 2023ko maiatzaren lehenean. Zuen galderak igorri Sarako Herriko etxerat urtarrilaren 31 baino lehen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun