Senpereko errugbi elkarteak antolatutako mus txapelketa izanen dute hilaren 27an

Ttipi-Ttapa 2023ko urt. 25a, 15:00
Senpereko errugbi taldeak antolatutako mus txapellketa jokatuko dute ortzirale arratsaldean Senpereko Inharrian.

SPUC Senpereko errugbi elkarteak mus txapelketa antolatu du ortziralean 18:00etan, Inharria baserrian. Biziki ongi sariztatua, 300 euro izanen dute irabazleek, 100 euro finalistek eta bertze sari aunitz izanen dira. Janariak eta edariak ere izanen dituzte bertan. Izen-emaitea 10 euro lekuan bertan edo deituz 06 38 93 94 64 telefonora.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun