Portutik Animainerat jendea ibiltzeko bidea egiteko proiektuaz aritzeko bilkura eginen dute urtarrilaren 25ean Saran

Ttipi-Ttapa 2023ko urt. 24a, 11:00

Asteazkenean 18:00etan Lur Berri gelan bilduko dira

2021ean izan zen bilkura bat Saran, Istilart auzoan Portuko bidegurutzetik Animaineko alderat jendea ibiltzeko bide bat egiteko. Kari horretarat bertze bilkura bat izatekoa da urtarrilaren 25ean, asteazkenez, Lur Berri gelan, arratsaldeko seietan. Hor  presentatuko dute bide horren plana jendearen aitzinean. Istilart auzoko guziak eta bertzeak ere gomitatuak dira bilkura horretarat.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun