Sara Korrika Bertikala eginen dute martxoaren 25ean

Ttipi-Ttapa 2023ko urt. 24a, 09:00
Argazkia: Pierre Ezkurra

Sara Korrika elkarteak antolatuta, alde batetik, martxoaren 26an Sara Korrika Trail lasterketa iraganen da. Urte hasieran zabaldu zuten izena emateko epea eta bi asteren buruan 650 parte hartzaileren mugara ailegatu ondotik izena emateko epea hetsi zuten. Bertzetik, bezperan sorpresa bat izanen dela iragarri zuen Sara Korrikak, eta hori Sara Korrika Bertikala izanen da. Lau kilometroko luzera eta 800 metroko desnibel positiboa dituen lasterketa.

Horrez gain, eskalatzaile hoberenaren saria ere emanen dute. Martxoaren 25eko kilometro bertikaleko eta martxoaren 26ko 21 kilometroko mendi lasterketako igoeren denborak kontuan hartuta, emaitzarik hoberena lortzen duen emakumezkoak eta gizonezkoak hartuko dute.

Bertzalde, Sarako kilometro bertikala Elgar Xut izeneko erronkarako puntuagarria izanen da. Erronka apirilaren 29an Azkainen eta maiatzaren 8an Behorlegin jokatu duten probek osatuko dute. Izena lotura honetan eman daiteke.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun