‘Amazonia’ dokumentala emanen dute urtarrilaren 24an Senperen

Ttipi-Ttapa 2023ko urt. 23a, 11:00

Asteartean 18:30ean eskainiko dute Larrekon Patrick Bernard-en filma

Amazonia, les cueilleurs de mémoire (Amazonia, memoria-biltzaileak) dokumentala emanen dute urtarrilaren 24an, asteartean 18:30ean Senpereko Larreko kulturgunean. Patrick Bernand-en lana ikusteko sartzea 7 euro ordaindu beharko da. 

Amazoniaren bihotzean, Brasilen, Ekuadorren, Perun, Bolivian edo Guyanan, Amazoniako tribuek lehen harremanetatik gaur egun arte izaten duten egoera biltzen da irudietan.

Patrick Bernard-ek, Anako Fundazioko sortzaileak, aurkezten duen zinematografia bikain honetan, Amazoniako baso handiko herriei laguntzea proposatzen du, hainbat hamarkadatako konplizitatearen ondorio diren barru-barruko testigantza hunkigarri, eta benetakoen bidez.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun