Bereko bentatik Senpereko Larraldera lekualdatu dute Bertsuxurlako azken kanporaketa

Ttipi-Ttapa 2023ko urt. 18a, 16:00
Bertsuxurla sariketako lehenengo kanporaketan kantatu zuten bertsolariak.

Izpegiko Bereko bentan egitekoa zuten ortziralean Bertsuxurla bertso sariketaren azken kanporaketa. Elurrak ordea erabat baldintza du hasierako asmoa, eta azkenean Senpereko Larraldean eginen dute bai afaria, eta baita saioa ere. 

Afaria 21:00etan izanen da, eta ondotik izanen da saioa. Bertan, bikoteka ariko dira kantuan Unai Anda eta Maddi Aiestaran; Izaro Bilbao eta Maddi Agirre; eta Ibai Lekuona eta June Diaz. Xalbat Altzugarai eta Leire Casamajou ariko dira gai jartzaile lanetan. 

Afariak 22 euroko kostua du, eta aitzinetik erreserba egin beharko da, +33 769 26 56 56 zenbakira deituta. 

Finala Pausuko Xaia ostatuan izanen da heldu den ortziralean, hilaren 27an, eta bertan kantuan ariko dira Atharratzeko saioatik sailkatutako Eki Mateorena leitzarra eta Haira Aizpurua saratarra, eta Lekorneko saiotik June Aiestaran eta Oier Urreizti. Ortziralean jakinen da finalean kantatuko duen hirugarren bikotea zein izanen den. 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun