Sara Korrika Trail lasterketako izen ematea itxi dute

Ttipi-Ttapa 2023ko urt. 16a, 14:00
Argazkia: Pierre Ezkurra

Urte hasieran ireki zuten martxoaren 26an iraganen den Sara Korrika Trail lasterketan izena emateko epea. Gehienez 650 parte hartzaile onartuko zituztela jakinarazi zuten, eta Sara Korrika elkarteak atzo adierazi zuen izena emandakoen kopurua mugara ailegatu dela. Lasterketak 22 kilometro eta 1.600 metroko malda positiboa izanen ditu.

Bertzetik, lasterketa horren bezperan, martxoaren 25ean, sorpresa bat izanen dela iragarria dute antolatzaileek. Bada fite horren berri emanen dutela erran dute. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun