‘Laminosine’ dantza emanaldia eskainiko dute urtarrilaren 15ean Senperen

Ttipi-Ttapa 2023ko urt. 12a, 14:00
Bunuztar Xoriak dantza taldeko gazteek eskainiko dute emanaldia igande arratsaldean Larrekon.

Bunuztar Xoriak taldeko gazteek ikusgarria taularatuko dute igandean 17:00etan hasita Larreko kultur gunean

Dantzak, ipuinak eta musika uztartzen dituen Laminosine ikusgarria tauleratuko dute urtarrilaren 15ean, igandean 17:00etan hasita Senpereko Larreko kultur gunean, Urdanka kultur elkarteak antolaturik. Oztibarreko Bunuztar Xoriak dantza taldeko gazteek eta musikariek eskainiko duten emanaldira sartzea 10 euro ordaindu beharko da.

Jokin Irungarai, Fanny Marmayou eta Joana eta Jenofa Erdozaintzi Etxart-en zuzendaritzapean sortu da Laminosine dantza ikusgarria, Xabi Leon eta Franck Lopeperen musikarekin.

Sinopsia

Euskal mitologia zer da, zertarako? Zein dira gaur egungo laminak eta basajaunak? Dantzari gazteek, bakoitzak bere baitan dituen alde ilun eta argitsuak taularatzen dituzte. Beraien ahate-zangoak ahantziz, elkarrekin dantzan, gure arbasoen ipuinak iruten segitzen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun