Larhungo trenbidea zaharberritzeko lanaren erditsua egin dute

Ttipi-Ttapa 2023ko urt. 10a, 18:00

Jakina den bezala, irailaren 4tik hasita Larhungo tren ttikiaren burdinezko bidea zaharberritzen ari dira. Lanak ongi aitzineratuak dituzte eta lan erditan dira. Berez, lanak bederatzi hilabetez egitea aurreikusia du Pirinio Atlantikoetako Departamentuko kontseiluak, beraz, ustez denboretan da. Tarte horretan, Larhungo trena itxirik dago. Lana egiten ari den enpresa SERSA da eta lanen kontrolatzailea LEYFA measurement enpresa. Bertzeak bertze, errailak eta trabesak aldatzen ari dira, eta kremailera sisteman hainbat hobekuntza egiten ari dira. 1924an estreinatu zuten trena eta hala, heldu den urtean mendeurrena ospatuko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun