Sara Korrika Trail lasterketan izena emateko epea zabalik dago

Ttipi-Ttapa 2023ko urt. 10a, 09:00
Joan den urteko lasterketan hartutako irudia. Argazkia: Pierre Ezkurra.

Sara Korrika elkarteak urte hastapenean ireki du Sara Korrika Trail lasterketan izena emateko epea eta dagoeneko ia 500 lagunek eman dute izena. 22 kilometroko luzera eta 1.600 metroko malda positiboa duen lasterketa martxoaren 26an iraganen da.

Izen ematea lotura honen bidez egin daiteke. Martxoaren 24an edo 650 parte hartzaileren mugara ailegatzen direnean bukatuko da apuntatzeko epea.

Bertzetik, lasterketa horren bezperan, martxoaren 25ean, sorpresa bat izanen dela iragarri dute antolatzaileek, baina hori da oraingoz aitzinatu dutena. Informazio gehiago laster emanen dutela jakinarazi dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun