Herriko hauteskundeak otsailean eginen dituzte Senperen

JL BESSONART 2023ko urtarrilaren 3a

2020ko herriko bozetan musukoarekin. Uste baino lehen hartu beharko dute senpertarrek hautesontzietarako bidea.

Prefeturak erabaki du noiz iraganen diren herriko bozak Senperen: lehen itzulia otsailaren 19an izanen da eta, beharrezkoa baldin bada, bigarrena otsailaren 26an. Hiru lista izanen dira lehian, Ensemble pour St Pee, gaur egungo auzapeza Dominique Idiart buru duena; Agir pour St Pee (oraindik zerrenda bururik definitu ez duena) eta Hats Berri. Azken honetan aurki daitezke Idiarten ekipotik dimititu duten hautetsi batzuk eta hemen ere zerrenda-bururik ez dute izendatu oraino.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun