'Zarafa' animazio filma emanen dute abenduaren 30ean Senperen

Ttipi-Ttapa 2022ko abe. 27a, 08:00

Maki umearen istorioa kontatzen du 'Zarafa' animaziozko filmak.

Ortziralean 16:00etan Larreko kulturgunean sartzea urririk izanen da

Senpereko herriko kontseiluak antolaturik Zarafa animaziozko filma emanen dute abenduaren 30ean, ortziralean 16:00etan Larreko kulturgunean. Bederatzi urtetik goitikoei zuzendutako emanaldira sartzea urririk izanen da.

Sudanen bizi den Maki, hamar bat urteko umearen istorioa kontatzen du filmak. Esklabista frantses batek harrapatuko du Maki, baina ihes egitea lortuko du. Bere ihesean jirafa bat eta beduino bat ezagutuko ditu eta hainbat abentura biziko ditu Makik.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun