Olentzero eta Mari Domingi Sararat ailegatu dira asteburuan

Ttipi-Ttapa 2022ko abe. 19a, 13:00

Abenduaren 17an, larunbat ilunabarrean Olentzero Mari Domingirekin etorri da Sarako plazarat. Behar zen ikusi haur horien kontentua! Goxoki batzuk eman dizkie olentzerok eta haurrek Eguberrietako kantu batzuk eman dituzte trukean. Komertzianteen elkarteak eta Herriko etxeak krakada eskaini dute Keinu gelan, Kiki Bordatxok ongi airostua. Izigarri ongi pasatu dute ilunabar hori, denak, helduak eta ttikiak, mahaiaren inguruan edari eta ogitartekoekin. Giro freskoa izan zuten, baina ederra. Argazkiak eta testua: Ganex

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun