Duela urte batzuk, Frantxoa Garat apezak egurrezko koadro bat atzeman zuen Sarako Erretoraineko selauruan. Horrelako margolan ederra ikusita, Mikel Duvert idazleari erakutsi zion eta gero Manu Crutcharry Baionako konserbatorean ari denari erakutsi zioten. Gauza ederra zela eta hobeki begiratu behar zela erabakita, Parisko Louvre museoan eta Geneve Unibertsitatean aztertu eta pintura egiazkoa dela ondorioztatu zuten.
Koadroa 56 zentimetroko altuerakoa eta 36,5 zentimetroko zabalerakoa da, eta Deikundea irudikatzen du (L’Annonciation), hau da, Andre dena Mariari esperantzetan zela erraitera etorritako Gabriel aingerua errepresentatzen du. Margo hori 1420an egina da baina ez dute atzeman nork. Nola Erretorainea herriarena baita, orduan pentsatu dute bere lekua Sarako herriko etxeko gelan duela eta hor eman dute.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!