Sarako Zazpiak Bat dantza taldeak 50. urteurrena ospatu du

Ttipi-Ttapa 2022ko abe. 5a, 10:00

Abenduaren hiruan, ospatu ditu Sarako Zazpiak Bat dantza elkarteak bere 50 urteak. Karia hortarat egin dituzte dantza ikusgarriak. Gazteek ireki dute gaua fandago eder batekin. Saratarrek bazuten hilabete batzuk arratsetan etortzen zirela dantza horien ikasterat eta behar zen ikusi zein ederki egin zuten beraien emanaldia. Ez da ahantzi behar Flash Mob delako dantza hori: Hor haur, gazte eta helduak aritu dira aski ongi, Gero, mokadu bat egin dute ostatuan, bazen jateko ainitz eta edateko ere. Ondotik, gaua bukatzeko DJ musikariek ongi airostu dute gela, Zazpiak Bat Elkarteak denak eskertu nahi izan ditu: dantzariak (80 baditu elkarteak), burasoak, borondate oneko guziak eta Herriko etxea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun