Mus txapelketa azkarra jokatuko dute abenduaren 3an Urdazubiko Montxo ostatuan

Ttipi-Ttapa 2022ko aza. 30a, 13:00
Sari ederrak izanen dituzte lau lehenbizikoek larunbatean Urdazubiko Montxo ostatuan jokatuko den mus txapelketan.

Hotza uxatzeko Urdazubiko Montxo ostatuak ekitaldi polita antolatu du abenduaren 3an: mus tximista txapelketa. Larunbatean 21:30ean hasiko dira eta bikote bakoitzak 20 euro ordaindu beharko du izena emateagatik.

Irabazleek La Rioja Alta upategian lau lagunendako otordua eta gau bat irabaziko dute. Bigarren postuan geratzen direnek bi txuleta eder eta bi botoila arno irabaziko dituzte. Hirugarren postuan gelditzen direnek ere izanen dute saria: bi botila patxaran. Laugarren postukoak ere ez dira esku hutsik joanen, bi botila arno eramanen baitituzte etxerat.

Txapelketan izena emateko 630 22 12 08 telefonorat deitu edo whatsappa bidal daiteke.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun