Ene kantak taldearen ikuskizuna grabatu dute Zugarramurdin

Ttipi-Ttapa 2022ko aza. 29a, 11:30

Azaroaren 14ko arratsaldean Ene Kantak taldekoak Zugarramurdiko lezean aritu ziren grabatzen, eta hitzorduan ez zuten hutsik egin Zugarramurdiko eta Urdazubiko eskolako haurrek –argazkian–. 120 bat neska-mutiko bildu ziren guztira, Zugarramurdi eta Urdazubikoekin batera, Sarakoak, Baztangoak eta Doneztebetik etorritakoak. Grabaketa Eguberrietan ETB3n emanen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun