‘Maddiren trajeria’ pastoralean parte hartu zutenek bazkaria izanen dute abenduaren 10ean

Ttipi-Ttapa 2022ko aza. 29a, 08:00

'Maddiren trajeria' pastoral arrakastatsuan parte hartu zutenei bazkaria eskaikino zaie abenduaren 10ean.

Urrian Zugarramurdin eta Saran egindako emanaldietan hain arrakastatsua izan zen Maddiren trajeria Xaretako pastorala oraindik ere gurekin dugu: emanaldiak bukatu ziren, baina parte hartzaile eta laguntzaile guztiendako bazkari bat eskainiko da, abenduaren 10erako. Lerro hauen bidez, antolatzaileek jakinarazi nahi dute izena emateko e-posta honetara idatzi behar dela: xaretanpastorala@gmail.com, edo telefono honetara deitu: 670 30 54 41.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun