Hamalau txapel irabazi ditu aurten Sarako Izarra pilota elkarteak

Ttipi-Ttapa 2022ko aza. 22a, 17:00
Berrogeina euroko txekea eman diete aurten txapeldun eta finalista izan diren Sarako Izarra pilota elkarteko pilotariei. Argazkia: Ganex

Pilotariak ari dira kiroldegian duten gela berritzen beztimentak ere berritu nahi lituzkete, hazilaren 18an egindako biltzar nagusian aipatu zutenez

Sarako Izarra pilota elkartearen biltzar nagusia hazilaren 18an egin zuten Lur Berri gelan. Denera 80 bat lagun bildu ziren. Guy Mounho lehendakariak eman zuen urteko bilana. 19 final jokatu dituzte, 11 final Euskal Herriko Batzordean (10 txapel), eta 8 final Union Basque Batasunean (4 txapel). Denera 14 txapeldun (joan den urtean 5 txapeldun ziren bakarrik).

Denera 104 pilotari badira. Partidak Sarako eta Amotzeko trinketean jokatzen dituzte, ezker paretan Azkainen eta errebotekoak plazan eta Omordian, baita kiroldegian ere. Partida ainitzetan Jakes Iriarte izaten dute juja. Edukatzaileak, berriz, esku huska Pantxoa Olzagazti, Daniel eta Mattin Mariluz; xisteran, Guy Mounho. Txapeldunei eta finalistei 40na euroko txekea eman diete.

Bruno Martin diruzainak eman ditu kontuak. Lana ainitz egin behar dela baina udako manifestazioek dirulaguntza haundia ekartzen dutela aipatu zuen, baita Herriko etxetik, lantegietatik eta borondate onezko ainitzek ematen dutena. Honela, kontuak positiboan dituzte. Kiroldegian duten gela dena berritzen ari dira, eta kasik bukatua dago, Bertzalde, pilotarien beztimentak nahi lituzkete berritu. Lehendakariak eskerrak eman zizkien pilotariei, bere bulegokoei, entrenatzaileei eta buraso guziei. Ondotik pintxoak eta edatekoak izan ziren denentzat.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun