Urriaren 22an ospatu zen Senpereko Zaldubi Ikastolaren mende erdia gogoratzeko jaialdia, giro jendetsu eta alai batean. Horra orain, ospakizunekin segitzeko, kantaldia muntatu dutela azaroaren 20an Larreko kulturgunean, larunbatean 17:00etan hasita. Sartzea 12 euro gostako da aitzinetik erosita (ikastolan edo Euskal Herriko Turismo Bulegoan) edo 15 euro Larrekoko sarreran.
Dudarik gabe, izar nagusia, Gari kantaria eta Hertzainak taldearen sortzailea afixaren buru izanen da, bakar- saioan. Ibilbide luzeko abeslaria da Gari, bai Hertzainak taldearekin, bai bakarka, baita, azken aldian, Maldanbera taldearekin ere.
Hasteko, Gurashow
Halere, lehen zatian, Gurashow taldearen emanaldia izanen da. Partehartzaileetan, Amaia Riouspeyrous, Kattalin Indaburu, Maguy Mirande, Maider Cigarroa eta Philippe Albor, dira. Beraiek kantatu eta dantzatzen dute, baina kantatzen eta dantzatzen jartzen dituzte ttipi eta handiak.