Beharrean diren etorkinak laguntzeko bilketa antolatu dute Saran azaroaren 19an

Ttipi-Ttapa 2022ko aza. 16a, 15:00
Sarako plazan eginen dute bilketa larunbat goizean.

Sarako Har Hitza elkarteak bilketa bat antolatuko du beharrean diren etorkinak laguntzeko. Azaroaren 19an, larunbatean 10:00etatik 12:00etara eginen dute Sarako plazan. Lehentasuneko gaiak bizkarreko zakuak, neguko jantziak emazte eta gizonentzat eta oinetakoak izanen dira. Armairuak berrikusi eta mezua zabaltzeko deia egin du Har Hitzak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun