Moda desfilea eta pintxo gaua izanen dituzte hazilaren 11n Saran

Ttipi-Ttapa 2022ko aza. 9a, 14:00
Moda desfilearen afixa.

Ortziralean 18:00etan izanen da kabaret giroan Lur Berri gelan eta gero pintxoa eskainiko dituzte ostatuetan

Le Petit bordel de Moda Luixak antolaturik, ikusgarria eta moda desfile berezia izanen dute hazilaren 11n, ortzirale arratsaldean, 18:00etan hasita, Sarako Lur Berri gelan. Kabaret giroan eginen den ikuskizunera sartzea 2 euro kostako da. Gero, bestarekin segitzeko, pintxo gaua eskainiko dute Arka, Kafia, Mimosa eta Pleka ostatuetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun