Marripuinak emanaldia eskainiko dute Jokin Mitxelena ilustratzaileak eta Pello Añorga ipuin kontalariak azaroaren 8an Mediatekan. Oren erdiko hiru saio izanen dira asteartean, goizez 09:30ean eta 10:30ean eta arratsaldez, 14:15ean. Sartzea urririk izanen da.
Jokin Mitxelena ilustratzailea eta Pello Añorga ipuin-kontalari-idazlearen arteko agerkaria duzue Marripuinak. Bertan kontakizunak kontatzen dira ilustrazioekin sinkronizatuta, bata bestearen atzetik, hitza eta marraren arteko uztarketa liluragarrian. Marrek irudi berriak sortzen ikusiko ditugu paperean, eta uste dugunetik harantzago eramanen gaituzte, era harrigarrian, gure irudimena suzpertuta, kreatibitatea lagun.