Erretretan dauden saratarrek ateraldia egin dute Baigorri, Banka eta Eznazura

Ttipi-Ttapa 2022ko urr. 31a, 19:00

Sarako erretretatuek udazkeneko ateraldia egin dute. Joan den asteazkenean Baigorriko Irulegi ostatuan izan dute gosaria, Bankako arraintegia bisitatu ondotik Eznazuko Menta jatetxean egin dute bazkaria aski ongi: jateko onak eta ausarki. 40 bat erretretatu baziren, eta azkeneko tragoa ukan dute Sarako herriko etxeko edantegian. Arratseko zortziak inguruan bukatu dute beraien ateraldia dena umore onean.

Eskerrak eman nahi izan dizkiote herriko kontseiluari, honelako eguna antolatzeagatik, ahantzi gabe autobusaren gidaria Rosine Saint Martin saratarra, aski ongi ibili baititu jende horiek. Eskerrak zuri ere Rosine.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun