Sarako posta zerbitzua atxikiko dutela hitz eman dute

Ttipi-Ttapa 2022ko urr. 27a, 18:00
Sarako posta zerbitzuaz aritzeko bideokonferentzia egin dute berriki eta abantzamenduak izan dira.

Astelehenetik larunbatera egunero irekiko dute goizez, baina astean hiru arratsaldez ere irekitzea galdegin dute herriko etxeak eta PostAtxik kolektiboak

Sarako posta zerbitzuaz aritzeko bideo- konferentzia bidezko bilkura egin dute berriki Sarako Herriko etxeko gelan. Herriko kontseiluaren eta PostAtxik kolektiboaren ustez abantzamenduak izan dira.

Christelle Miremont departamenduko delegatuak adierazi zuen posta irekia izanen dela urte guzian 09:30etik 12:00etara, egun guziz larunbata barne. Dirua ere ateratzen ahal dela usaian bezala.

Patrice Retour, Euskal Herriko zuzendariak onartu zuen ereiarotik izan dituztela zailtasunak langile eskasiarekin, baina orai igauzak normalerat etorri direla eta hazilaren erditik izanen dela enplegatu bat gehiago.

Jean Christophe Roussin, Kanboko zuzendariak erran du Sarako tabako bulegoarekin badela antolamendu bat egina, arratsalde guziz postaren zerbitzu batzuk egiteko. Sarako posta atxikia izanen dela ere erran du eta ortzirale guziz, goiz eta arratsalde, permanentzia bat eginen dela bankuko kontseiluko batekin, bertze zenbait konturen artean.

 

Arratsaldez hiru egunez bederen irekitzea galde egin dute

Sarako herriko kontseiluak eta PostAtxik kolektiboak diote abantzamenduak izan direla. Halere, galde egin dute ez ote den bederen hiru arratsaldez irekitzen ahal bulegoa, gutunak behar diren bezala partitzeko, diru ateratzeko beti ongi hornitua, zerbitzu guziak lehen bezala izaitea eta primordiala, paperetan eskribuz ematea denak behar diren bezala.

Beharrik izan diren bilkura hauek guziak, orai bederen zerbait badakigu eta agian zerbitzua segurtatua.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun