Hatsa elkartearen poesia tailerra eginen dute urriaren 29an Iruñean

Ttipi-Ttapa 2022ko urr. 27a, 12:00
Agosti Xahoren lanaren pasarte batzuk gogoratuko dituzte Iruñeko txangoan.

Larunbatean Juankar Lopez-Mugartzarekin Xaho eta Zumalakarregiri buruzko tailerra izanen dute Iruñean eta urriaren 21etik azaroaren 21era Auxtin Zamoraren Forma magmatikoak eta olerki bilduma ikusgai dago Senpereko mediatekan.

Hatsa Poesiak, tailerra antolatu du Iruñean, Juankar Lopez-Mugartzarekin. Zumalakarregiren atarirainoko ibilaldia eta ber denboran Agosti Xahoren lanaren pasarte batzuk gogoratuak izanen dira. Egun pasa iraganen da urriaren 29an.

Urriko azken larunbatean 11:00etan bilduko dira Iruñeko Gazteluko Plazaren kioskoan eta kafea hartu ondotik, Zumalakarregiren atarira bisita eginen dute. 14:00etan bazkaria Geltokin eta 16:00etatik 18:00etara idazteko unea La Villavesa bulego zaharrean, Geltokin bertan. Izen ematea: olerkibilduma@sfr.fr

 

Forma magmatikoak Senpereko mediatekan

Auxtin Zamorak, Hatsa elkartearen sortzaile eta buruak, erakusketa polita aurkeztu du Senpereko mediatekan, urriaren 21etik azaroaren 21era artean, lekuko ordutegiaren arabera. Hemen daude berak sortu dituen Forma magmatikoak, baita 120 idazleren partaidetzarekin, euskaraz idatzitako olerki bilduma ere. Hauekin batera, Auxtin Zamoraren bortz poesia liburu ere ikusgai eta irakurgai dira.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun