Baionako Bonnat-Helleu museoko lanak ikusgai izanen dira urriaren 28an Senperen

Zazpi mila artelan baino gehiago biltzen ditu Baionako museoak, tartean Monneten hau.

Benjamin Couilleaux zuzendaria ere gonbidatu dute solasaldia ematera ortziralean 19:00etan hasita Larreko kultur gunean

Baionako Bonnat-Helleu museoak 7.000 artelan baino gehiago biltzen ditu eta bildumako zenbait lan ikusteko aukera izanen da Senpereko Larreko kultur gunean urriaren 28an, ortziralean 19:00etan eginen den proiekzioan. Benjamin Couilleaux museoko zuzendaria ere gonbidatua dago solasaldia ematera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun