‘Maddiren Trajeria’ pastoralak arrakasta ukan du Saran ere

Ttipi-Ttapa 2022ko urr. 25a, 08:00

Zugarramurdiko leizean egindako estreinaldiaren ondotik, aski ongi pasatu da Maddiren trajeria asteburuan Sarako plazan ere. Xaretako aktore horiek ongi ikasia zuten beraien gaia eta izan da jendetza handia ere. Aro ederra izan dute bi egunez, haize hegoak ongi harrotua. Ikusi da Pastoralak baduela Zuberotik aparte arrakasta, eta behar bada, denborarekin bertze bat edo bertze izanen da gure eskualdetan.  

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun