Usoaren Astea urriaren 22tik 30era ospatuko dute Saran

Ttipi-Ttapa 2022ko urr. 21a, 13:00

Kortsikako Ghuventù Cerviuninca taldeak kantaldia eskainiko du asteartean elizan eta Plekan eta afalondoan Sarako kantariekin batera abestuko dute.

Heldu den asteartean Kortsikako Ghuventù Cerviuninca taldeak kantaldiak eskainiko ditu elizan eta Pleka trinketean

Bertze urte batez, garaiak agintzen duen moduan, Usoaren Astea antolatu dute Saran, urriaren 22tik 30era. Gainera, aurten, larunbatean eta igandean eginen den Maddiren Trajeria pastoralak ere lagunduko du herria girotzen eta asteartean Kortsikako kantariak aditzeko aukera izanen da.

Ondotik, urriaren 24an, astelehen iluntzean errebotean gazteen pilota partida jokatuko dute.

Urriaren 25ean, asteartean, 14:30ean elizan kantaldia eskainiko du urririk Kortsikako Ghuventù Cerviunica taldeak. Arratsean ere, 19:00etan kantatuko dute korsikarrek Pleka trinketean eta ondotik, kantu afaria eta gaualdia Kortsika eta Sarako kantariekin. Afariko menua 25 euro kostako da eta urriaren 22ra bitarte erreserb atu daiteke 05 59 54 22 06 telefonora deituta.

Urriaren 26an, asteazkenean, usategien bisita eginen dute 11:00etan.

Egun guztietan Sarako ostatuetan usoa izanen da jateko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun