Auxtin Zamorak, Hatsa elkartearen sortzaile eta buruak, erakusketa polita aurkeztuko du Senpereko mediatekan, urriaren 21etik azaroaren 21era artean, lekuko ordutegiaren arabera. Hemen aurkituko dira, berak sortu duen Forma magmatikoak, baita 120 idazleren partaidetzarekin, euskaraz idatzitako olerki bilduma ere.
Hauekin batera, Auxtin Zamoraren bortz poesia liburu ere izanen dira.
Hatsaren Poesia tailerra
Bertzalde, Hatsa Poesiak, tailerra ere antolatu du Iruñean, Juankar Lopez-Mugartzarekin. Zumalakarregiren atarirainoko ibilaldia eta ber denboran Agosti Xahoren lanaren pasarte batzuk gogoratuak izanen dira. Egun pasa iraganen da urriaren 29an.
Urriko azken larunbatean 11:00etan bilduko dira Iruñeko Gazteluko Plazaren kioskoan eta kafea hartu ondotik, Zumalakarregiren atarira bisita eginen dute. 14:00etan bazkaria Geltokin eta 16:00etatik 18:00etara idazteko unea La Villavesa bulego zaharrean, Geltokin bertan. Izen ematea: olerkibilduma@sfr.fr