Lehen aldikotz, gozama bat izanen du gertakari honek. Maialen Itoiz izanen da, Le loup en slip komikiaren ilustratzaile-idazlea. Liburua promozionatzeko modu ezberdinez gain, 2022ko edizioak ipuinez, antzerkiz, kantuz eta tapiza-istorioz beteriko ikuskizun biziak proposatuko ditu baita hainbat kultur ekitaldi gizarte jokoen eta keinuz kontatutako ipuinen inguruan ere. Hitzaldiak izanen dira, berritasun bat ahantzi gabe: Mangaka tailer bat.
Idazle eta argitaletxe-erakusmahai aukera zabala izanen da. Nahi duten idazle guziek aurkez ditzakete zuzenean beraien lanak, eta aldi bereko itzulpena frantsesera edo euskarara segurtatua izanen da.
Ekitaldi hau parada ezin hobea da haur, gazte, heldu, familia eta parte hartzaile guztiek, kultur elkarte eta liburugintzako profesionalekin batera, festa, adiskidantzazko eta sorkuntzazko topaketa bat eskaintzeko.
Hogeita hamar bat autore izanen dira Larrekon, eta beraien obrak izenpetuko dituzte bakoitzak bere erakusmahaian.